Bizi egunetan murgilduta egon gara Arizmendin
Azken aste honetan BATU 5 eta 6.mailakoak BIZI IEM-ean murgilduta egon gara. Egun hauetan, ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea bilatzen dugu.
5.mailakoak BIZI egun hauetan mundu digitaletik deskonektatzea izan dute helburu. Guzti hori KLIK OFF izenpean egin dute eta bertan pantailen erabileraren abantailak eta desabantailak landu dira, bereziki, gehiegizko erabileraren arriskuetan sakonduz. Horrekin batera, Altxa Burua guraso plataforma gipuzkoarra ezagutzeko aukera izan dute egun hauetan zehar. Gainera garai bateko gailu analogikoak eta jolas zein jokuak ezagutu dituzte.
6.mailan, berriz, SEXUA BIZI izeneko egunen baitan sexualitatearen inguruko lanketa egiteko aukera izan dute ikasleek. Egun hauetan, gure gorputza izaten ari den aldaketak ulertzea eta hauek naturaltasunez onartzea izan da helburua. Horrekin batera, norbere autoestimua indartzeko helburuarekin jarduera ezberdinak burutu dituzte astean zehar.
Almeneko irudiak
Arimazubiko irudiak
Santa Teresako irudiak