Batu DBHkoak Bizi egunetan
DBHko gazteenek, lehenengo PROIa bukatu eta gero, ekin diote BIZI egunetako lanak egiteari. BIZI egunetan, gizartean eragitearekin zerikusia duten gaiak lantzen dituzte askotan. DBH1ekoek, adibidez, zaintzaren garrantziaren inguruan hausnartu dute «Ni, gu, haiek» titulupean garatutako lanetan. DBH2koak, berriz, larrialdietan nola jokatu lantzen ibili dira. Lehen sorospenak nola egin ikasi ahal izan dute, eta Zubillagako suhiltzaileen etxera ere joan ziren bisitan, hango bizimodua eta funtzionamendua aztertzera. Ondoren dauzkazue han eta hemen ateratako irudiak, eta ondoren, baita bideo polit bat ere.