“3,2,1… Akzioa!” PROIaren baitan, Mariasun Pagoaga eta Maia Zaitegiren bisita jaso dugu

“3,2,1… Akzioa!” PROIaren testuinguruan, Mariasun Pagoaga “Potx”, “Izaskun” eta Maia Zaitegi aktoreak izan ditugu gonbidatu Santa Teresa, Arimazubi, Gazteluondo eta Almen guneetan.

Beraien ibilbide artistikoari buruz hitz egin ziguten, eta antzezpenetan gorputz-adierazpenak duen garrantzia azpimarratu zuten. Horrela, jendaurrean interpretatzeko keinu eta sekretu ezberdinak partekatu zituzten gure ikasleekin.

Halaber, PROIaren amaierako produktua izango den film mutuaren inguruko hainbat argibide eman zizkiguten. Gonbidatuek partekatutako esperientziak eta gakoak oso baliagarriak izango dira gure proiektua aurrera eramateko.

Eskerrik asko guztioi zuen esperientzia eta jakinduria gurekin partekatzeagatik!

Almeneko irudiak:

WhatsApp Image 2025-11-10 at 09.42.40 (2)

Gazteluondoko irudiak: 

IMG_2845