Erizaintza heziketa ziklokoak etengabeko elkarlanean Aita Menni eta San Juan de Diosekin
Arrasateko Ferixaleku gunean kokatzen den Erizaintza Zaintza Osagarrietako Heziketa zikloak, Aita Menni eta San Juan de Dios ospitalekin urte luzeetako harremana dauka eraikita. Ikasturtean zehar hainbat ekimen egiten dituzte elkarrekin; bolondres programak, praktikaldiak, hitzaldiak… ospitaletan bertan zein Ikastolan.
Joan zen astean bi ekimenetan parte hartu zuten gure ikasleek. Alde batetik, San Juan de Diosen eskutik, Eba Ruiz de Azua -bolondres programaren arduraduna- Erizaintzako gelara etorri zen. Eskainitako solasaldian osasun mentalak daukan garrantzia helarazi zien ikasleei, baita abian daukaten bolondres programaren inguruan hitz egin ere. Eta bestetik, Aita Menni bisitatzen izan ziren ikasleak.
Eskerrik asko Aita Menniko Egoitz, Arrate eta Amaiari, eta San Juan de Dioseko Ebari, zuen denbora eskaintzeagatik eta egiten duzuen lanagatik! Plazer bat izan da!
