DENOk BAT! PROIa  Almenen LH 4 mailakoen eskutik

Azken asteotan “Denok bat” PROIa landu dugu Almeneko 4.mailakook. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan azoka multikultura bat sortzea izan dira. Eta erabat bete ditugu! 

Aurreko hilabetean, hainbat gurasoren bisita jaso genuen gelan, beraien kulturaren ezaugarriak gurekin partekatzeko. Jasotako informazioa oso baliagarria izan zaigu azokaren prestaketarako eta oso eskertuta gaude, ekarpen bikainak egin baitzituzten!

Pasa den astean, Almeneko sarreran kultura desberdinak ezagutarazteko azoka antolatu genuen 4.mailakook. Bertaratutako familiek herrialde anitzen kultura ezagutzeko parada izan zuten. Tokian tokiko jakiak dastatzeko aukera ere izan genuen, bai, horixe!

Eskerrik asko PROI honetan modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi. Benetan aberatsak izan dira egindako ekarpenak!

WhatsApp Image 2025-12-05 at 08.21.16 (1)