
DBH 1eko ikasleak Mondragon Assembly-n
Almeneko DBH 1eko ikasleek Mondragon Assembly enpresara bisita egin zuten, energia berriztagarrien eta iraunkortasunaren inguruan lantzen ari diren PROI proiektuaren baitan. Bertan, eguzki-plaken ekoizpena zuzenean ikusteko aukera izan zuten, sektore horretako teknologiak eta prozesuak hobeto ulertuz. Esperientzia aberasgarria izan zen, eta jasangarritasunaren garrantziaz hausnartzeko balio izan zien.