Almeneko batxi/teknokoak CVL bisitatzen
Batxiko ibilbideetan saiatzen gara tarteka bakoitzarekin zerikusia duten erakundeak bisitatzen. Oraingoan, ikastolan teknologia gaian materialen propietateak eta fabrikazio prozesuak lantzen jardun eta gero, sarrailagintzan lana egiten duen enpresa bisitatzen ibili ziren. Aretxabaletan bertan kokatzen den CVL izan zen, kasu honetan.
Bisitok garrantzitsuan izaten dira, esperientzia eta aplikazio errealak ezagutzeak sarri zentzua ematen baitio ikasitakoari.
Eskerrak eman nahi dizkiegu, bide batez, CVLn harrera egin ziguten pertsonei, beraien abegikortasunagatik.
