Baserritar jantzien inguruko tailerra izan dugu Santa Teresan
Ohituren transmisioa bermatzeko asmoz, eta ostiralean baserritar jantzita Neguko kantak abestuko ditugula aprobetxatuz, baserritar jantziak ezagutzera emateko tailer bat antolatu dugu familiekin.
Tailer honetan, interesa adierazi duten hainbat familia bildu dira. Ekimenean zehar, jantziaren ezaugarriak eta jatorria azaldu ditugu, baita albarkak nola lotu eta montera behar bezala nola jartzen den ikasteko aukera ere eskaini diegu bertaratutakoei.
Euskal ohiturak bultzatuz eta suspertuz!
Mila esker bertaratutako guztiei!
