Arizmendi Kirol Elkarteko txapelketa guztiak martxan daude!

Arizmendi Kirol Elkarteak 4 kirol ezberdinetako taldeak kudeatzen ditu, hala nola, futbola, boleibola, igeriketa eta Eskupilota. Orain arte, futboleko taldeak soilik egon dira lehiaketetan barneratuta. Asteburu honetatik aurrera boleiboleko eta eskupilotako talde ezberdinek ere ekingo diote lehiaketei, Ibarrako kiroldegian eta eskoriatzako frontoian jokatuko dituztelarik norgehiagokak.

Aste hontan futbolari dagokionez emaitza hauek izan ditugu;

Senior Debagoiena Bailara – Urnieta (1-1)

Urola – Kadete Neskak (0-1)

Infantil neskak – Eibar (0-12)

Boleibolean soilik mutilen senior taldeak izan du partida Hernaniren aurka, eta 0-3 galdu zuten pasa den zapatuan Ibarrako Kiroldegian.

Igeriketako taldeak gogor dihardute beraien entrenamenduekin, eta laister izango dugu hauek urtean zehar egingo dituzten topaketaren baten berri.