Arizmendi Kirol Elkarteko saioak martxan
Iada ikasturtean murgilduta eta dinamika hartuta gaudela, Arizmendi Kirol Elkarteko saioak ere jarri ditugu martxan. Aurten ere 4 kirol ezberdin eskainiko ditu Elkarteak, hala nola, futbola, boleibola, igeriketa eta pelota.
Futbolaren kasuan, orain dela aste batzuk hasi ziren entrenamenduekin eta aurreko asteburuan hasi dituzte pozik eta gogotsu lehiaketak. Aurten 3 talde gauzatu dira federatuei dagokionez (senior, kadete eta infantil), eta orain hasiko dira futbol eskoletan txikiagoak direnak beraien lehen ostikoak ematen baloiari.
Boleibolari dagokionez ere, orain dela aste batzuk hasi ziren entrenamenduekin eta hilabete honetan zehar hasiko dituzte partidak. Aipatzekoa da aurtengo izen emate kopurua inoiz baino handiagoa izan dela, 8-9 talde osatuz.
Azkenik, Pilota eta Igeriketa kiroletan apuntatu diren ikasleak aste honetan hasi dituzte entrenamenduak Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako kiroldegietan.