
Arizmendi Kirol Elkarteko jokalariak Reale Arenan
Arizmendi Kirol Elkarteko futboleko saileko jokalari eta gurasoak Azaroak 17an Reale Arenan ospatutako emakumezkoen derbian egon ziren ikusle bezala. Errealak 1-0 irabazi zuen partiduan.
Aipatu bezala, igande honetan emakumezkoen txapelketako euskal derbia (Real Sociedad – Athletic) jokatu zen Reale Arenan arratsaldeko 18:00tan. Hori horrela, Errealak deialdia konbokatu zuen Gipuzkoako talde guztiei sarrerak oparituz, eta gure kasuan honetaz bideratu ginen gureak bertaratzeko. Guztira 120-130 ikasle/guraso animatu ziren, hala nola, gure klubeko benjamin, alebin, infantil eta kadete neskak eta baita beraien gurasoak.
Partidua 1-0 amaitu zen Errealaren alde, norgehiagoka borrokatua eta gogorra izan zen arren puntuak etxean geratu ziren eta gureak giro apartaz gozatzeko aukera izan zuten, taldea animatuz eta arratsalde eder bat pasatuz.
