Arizmendi Ikastolako ikasleak sarituak AEDren 38. Arrasate Literatura Lehiaketan
Maiatzaren 13an ospatu zen AED elkarteak antolatutako 38. Arrasate Literatura Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Kulturaten, eta bertan izan ginen Arizmendi Ikastolako komunitateko ordezkariok. Pozgarria izan da gure hainbat ikasle sarituak izatea eta hainbat irakasle epaimahaikide gisa aritu izana.
Aurten ere parte-hartze handia eta maila bikaina izan da genero literario desberdinetan. Horrelako ekimenek gure ikasleen sormena, literatur zaletasuna eta euskararekiko konpromisoa sendotzen dute.
Eskerrik beroenak AED elkarteari, 38. urtez jarraian, literatura eta euskara sustatzen jarraitzeagatik!