Hezkuntza Ez Formaleko ekintzak martxan
Pasaden astean hasiera eman genien gure Ikastolan Hezkuntza Ez Formaleko ikasturte osoan aurrera eramango ditugun jarduerei. Beste urte batez, ikasleen partaidetza altua izan da eta hauen esperientziak paregabeak izateko topera ibiliko dira lanean gure hezitzaileak.
Izandako izen emateen arabera (GURA eta BATU etapeetan), hurrengo ekintzak jarri ditugu martxan: antzerkia, yoga ingelesez, street dance, robotika, haurtzaroko yoga eta zirko tailerra.
Aurten ere, zenbait esparrutan espezialistak diren enpresa ezberdinekin elkarlanean ibiliko gara eskaintzen ditugun ekintzak aberasgarriak izan daitezen.
Gogoratu, jarduera hauen saioak Ikastolako egutegiekin bat etorriko direla.
Horretaz gain, jakin HHko tailerrak (ERDU) ere martxan daudela jada. Gure txikienek hurrengo tailerretan parte hartzeko aukera izango dute: patinajea, abesbatza, panderoa, zunba, euskal dantzak eta kirol jolasak.
Gozatu dezagun aurtengo ikasturtea!