Almen 60: Ospakizunerako aukera aparta!!

Pasa den astean abiatu genuen Almeneko kideon hurrengo ospakizunerako ibilbidea:
gure guneko 60. urteurreneko festa badator! ALMEN 60 badator!!
Ikasle zein ikasle-ohi, lankide, guraso, ikastolako laguna… segi adi, hurrengo berriei gure sareetan!

Gaia non jarraitu? Ikastolako Bizitzan eta instagramen (@Almenikastola60)
Festa haundia noiz izango da? Ekainaren 13an. Gorde datak zuen agendatan!!!

Oroitzapenak astinduko ditugu, Almeneko historiako bitxikeriak gogoratuko ditugu, eta, nola ez, ospakizun goxo baterako tartea ere hartuko dugu. Segi adi, beraz!!

#60urteeuskararenalde #Arizmendi #Ikastola #EskoitzataAtxabalta