“Jokinekin” ekimenak aurrera darrai, indartsu

Aste honetan ikusi ditugu gure ikasle-ohiak ETBko Mihiluze programan parte hartzen. Bertan azaldu dute Jokin Larrinagaren tratamendu medikuak diruz laguntzeko asmoarekin hurbildu direla telebistara. Izan ere, Jokinek (bera ere gure ikasle-ohia), istripu larria izan baitzuen hilabete batzuk dela.
Ordutik hona, bere lagunak, herriko eragileak eta familartekoak indar betez ikusi ditugu, hainbat ekimen martxan jartzen. Crowdfunding-ak, tonbolak…
Orain telebistako lehiaketa izan da; datorren apirilean ere gure ikastolako eremuetan antolatutako kontzertuak izango dira.
Elkartasunak, ekintzailetasunak eta maitasunak elkar hartzen dutenean, gauza eder asko eraiki daitezkenaren seinale!
Besarkada bat ikastolatik Toledo aldera!