‘Yoga ikasgelan’ egitasmoa: barne sendotasuna lantzeko eta ikaskuntza hobetzeko gakoa

Gaur egungo erritmo bizian, gure ikasleek sarri zailtasunak izaten dituzte arretari eusteko edo emozioak kudeatzeko. Behar horri erantzuteko, Arizmendi Ikastolan ‘Yoga ikasgelan’ egitasmoa abiatu dugu. Gure helburua ez da yoga saio isolatuak egitea, irakasleok ahalduntzea baizik, tresna horiek gure eguneroko eskoletan modu naturalean txertatu ditzagun. 

Ikastolen Elkartean lortu nahi dugun pertsona ereduak barne sendotasuna du bereizgarrietako bat, eta proiektu honekin bide horretan sakondu nahi dugu. Maider Herce Lezeta gure lankide eta yoga integraleko adituak gidatuta, lau lan-eremu nagusi edo “kaxa” erabiltzen ditugu gelan:

  • Gorputza: Tentsio fisikoak askatzeko eta jarrera egokiak hartzeko.
  • Arnasketa kontzientea eta erlaxazioa: Gorputza eta adimena baretzen laguntzeko.
  • Arreta eta meditazioa: Gure ikasleen kontzentrazio gaitasuna entrenatzeko.

Laburbilduz, Arizmendi Ikastolan yoga ez da aparteko zerbait, gure hezkuntza proiektuaren parte baizik: irakasle zein ikasleak euren benetakotasunarekin konektatzeko eta ikasgelan giro lasai eta konfiantzazkoa sortzeko bidea da.

Gai honen inguruko erreportaje zabala argitaratu du Hik Hasi aldizkariak, non “Yoga ikasgelan” proiektuaren jatorria eta gure lankide Maider Herceren hausnarketa sakonagoak biltzen diren. Hemen irakurri dezakezu: Yoga ikasgelan egitasmoa – HIK HASI