Almeneko LH 6. mailan ikasle, familia eta teknikariak batuta, kontsumoei aurre egiteko prebentzio saioetan

Eskoriatzako eta Aretxabaletako udalen laguntzaz, Garaia Parke Teknologikoko teknikariek eta ikastolako tutoreek prebentzioa lantzeko hainbat jarduera bideratu dituzte.

Ikasleek inkesta bete ondoren, urtarrilan zehar 4 saio bete dira. Gai nagusiak tabakoa, alkohola eta edari energetikoak izan dira, eta talde-presioari nola aurre egin ere hausnartu dute. Atzo eman genion amaiera programari, familiekin batera egindako saio batekin. Oso gustura aritu ginen gure ikasle eta seme-alaben osasun fisikoa zein emozionala nola zaindu eta kontsumoei nola aurre egin aztertzen.

Eskerrik asko parte-hartzaile eta teknikari guztioi!

IMG20260218185251