Ondo pasau jaixak eta uda ederra izan!
Ikasturtearen amaierara iristen ari garen honetan, hauxe duzue ikasturte honetako azken Ikastolako Bizitza. Irailean helduko diogu berriz ere gure Ikastolako egunerokotasuna kontatzen duen astekari honi.
Gogoratu, egutegi eskolarreko ikasturtea amaitutzat eman dugun arren, Ikastola zabalik egongo dela uztailaren 30era arte.
Bestalde, udako aste hauetan ere martxan jarraituko dugu gure egitasmoekin gurasoei zerbitzua ematen eta haurrei aisialdi ezberdina eskaintzen:
- ERDU eta GURA egitasmoetan (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) egutegi laboralek eta zaintza zerbitzuek martxan jarraituko dute.
- Udalekuak ere martxan izango ditugu laster, ekintza eta sorpresaz beteta!
Ondo pasau jaixak eta uda ederra pasa dezazuela! Irailera arte!