Nafarroako Ikastolekin bat egin dugu Arizmendi Ikastolan

Nafarroako Gobernuak hezkuntza itunen inguruan hartutako erabaki arbitrarioaren aurrean, Arizmendi Ikastolako guneetan elkartasun argazkiak egin ditugu. 

Ekimen honekin, gure babes osoa adierazi nahi diegu Nafarroako familia, ikasle eta langileei. Berria egunkariak argitaratu bezala (ikusi albistea hemen), gela-murrizketa hauek arriskuan jartzen dute euskarazko hezkuntza-proiektuaren bideragarritasuna.

Gure elkartasuna delako haien indarra! 

Euskal Herriko Ikastolak aurrera!

Atzerapausorik ez!

Nafarroako Ikastolekin elkartasuna