Menpekotasunen eta osasun mentalaren inguruko prebentzio saioak DBH 3n eta Batxin

Aste honetan izan ditugu Garaia elkarteko kideak DBH3ko ikasleekin menpekotasunen eta osasun mentalaren inguruko gaiak lantzen. Batxilerogoko 1 mailako ikasleak, berriz, San Juan de Diosetik etorri dira helburu berdinarekin.

Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalen prebentzio programaren parte dira saio hauek eta azken urteotan programa honetan lanean aritu diren Garaia elkarteak eta San Juan de Dios Ospitaleak gidatzen dituzte. Garaia elkarteak tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa emozioen kudeaketaren bitartez lantzen du eta San Juan de Dios Ospitaleak ongizate emozionala eta osasun mentala bezalako gaiak jorratzen ditu. Programa hauek LH6tik batxi1eraino hedatzen dira.

Saio horiek nerabearen garapen positiboko eredua hartzen dute erreferentziatzateta ongizate pertsonal eta sozialerako beharrezkoak diren osasun-baldintzetan, trebetasunetan, portaeretan eta gaitasunetan zentratzen dira.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bi erakunedeetako kideei guregana etortzeagatik