Arimazubiko LH 1ekoek dinosauroen proiektua landu dute

Arimazubiko lehenengo mailako ikasleek, dinosauroen gaiarekin bukaera eman zioten hiruhilekoari gabon aurretik. Dinosauroen inguruko informazioa aztertu ondoren, landutako dinosauroren artean bateren bat gure gelan sar zitekeen edo ez ikertu zuten. Jolastokian neurketak egin ostean, ondorioak atera zituzten. Bukaera emateko guraso bat gerturatu zen gelara, berak ezagutza ikasle zein irakasleekin  partekatzera. Ikasitako guztia, lapbook batean eraman zuten etxekoei azaltzeko. Ikaragarri gozatu dute! Irudiak.