Kanadako St. Mary’s Unibertsitateko ikasleek Arizmendi Ikastolako egitura eta pedagogia ezagutu dituzte

Kanadako St. Mary’s Unibertsitateko (Halifax, Eskozia Berria) Kooperatiben Kudeaketan Masterreko 25 lagunek Arizmendi Ikastola bisitatu zuten ekainaren 3an, Mireia Muruamendiaraz Zuzendariaren eskutik. Bisita hau Mondragoneko Esperientzia Kooperatiboari buruz egiten duten irakasgaiaren parte izan zen. Zehazki, aste batzuetan zehar hainbat irakurketa eta eztabaida barne hartzen dituen ikasgaia da, eta Arrasatera egindako 5 eguneko bisitarekin eta idatzizko lan batekin ematen zaio amaiera.

Taldeak Arizmendi bezalako eskola kooperatibo baten gobernantza egitura, curriculuma eta ikuspegi pedagogikoa, ikasleen ezaugarriak eta, jakina, aurre egin beharreko erronka nagusiak ezagutu nahi zituen. Gainera, interes berezia zuten hori guztia nola egokitzen den Debagoiena bezalako eremu indartsu kooperatibatu batera.

Ikastolatik intrigatuta eta eskertuta atera ziren bisitariak. Topikoa dirudien arren, erabat sinetsita utzi zuten Arrasate, hezkuntzak mugimendu kooperatibo batean eta gizarte aurrerakoi baten garapenean jokatzen duen paper nagusiaz.