Ikasle batzordeak antolatutako jolasak, jolasordu aktiboak eta elkarlana sustatzeko

Ikasturte hontan ere, ikasle batzordetik abiatuta, jolas orduetan maila ezberdinetako ikasleak elkartu eta elkarrekin jolasteko dinamikari ekin diogu Arimazubin. Dinamika honen antolaketan, 6. mailako ikasle ordezkariez gain, bolondres agertu diren beste ikasle batzuk ere batu dira eta azken asteotan burubelarri aritu dira jolasen antolaketan.

Horrela, asteartero, adin tarte ezberdinetako ikasleak taldetan elkartu eta jolas gidatuetan parte hartzen dute. Jolasek elkarlana, errespetua eta adin ezberdinetako ikasleen arteko harremana sustatzea dute helburu. Lehenengo saioak arrakastatsuak izan dira, eta parte-hartzaileek oso balorazio positiboa egin dute. Mila esker antolaketan aritu zareten guztioi!

Jarraian, irudiak:

Image_CDB0B283-110A-4D93-9A93-B87173B5BF65