Gabonetako kanpaina abian da!
Badatoz Gabonak eta, urtero legez, elkartasuna berriro ere gure proiektu kooperatiboaren erdigunean jartzeko garaia iritsi zaigu. Produktu hauek erosiz, opari ederrak lortzeaz gain, bultzada bizigarria emango diezu Iparraldeko zein Nafarroako gure Ikastola lagunei zein euskalgintzari.
Aurten, gainera, berrikuntza nabarmena dakar Errigorako kanpainak. Gutxienez produktuen kutxa bat erostearen truke, “Euskararen haziak ereiten” izeneko 2027ko egutegi landagarria ere eskatu ahalko da 10 eurotan.
Nafarroako Goi-Erriberan euskara erein eta loratzeko helburuz, hamarkadetan zehar lan ederra egin du Lodosako Ibaialde Ikastolak. Aurtengoa ez da urte erraza izan haientzat; horregatik, landatu daitezkeen orriez osaturiko egutegi berezia prestatu dute Errigoratik. Erositako egutegi bakoitzetik jasotako laguntzaren erdia zuzenean Ibaialde Ikastolara bideratuko da.

Egin zure aukera eta biderkatu elkartasuna:
Xiberoko Eperra ikastolako zaporeak.
Arberoako produktu sortak. Opari ezin hobeak!
Errigora Saskiak: Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko produktuak. %25ak zuzenean laguntzen du bertako euskara! Gehigarria (ezin da soltean eskatu): “Euskararen haziak ereiten” egutegia.
Seaska Egutegia (4€): Urtebete Iparraldeko Ikastolei laguntzeko.
Hendaiako ikastolako txokolatezko Egutegia: Atzera kontaketarik gozoena.
Kaskarotenea Garagardoa: egin topa kooperazioaren alde!
Ardo-eskaintza berria: Aurten ardo eskaintza izango dugu. Laister formulategian ikusgai.
Euskaraz bizi nahi dut: Euskararen eguna egunero delako, erakutsi harro zein den zure hizkuntza!
NOLA EGIN ESKAERA?
- Ikastolako guraso bazara Alexian (orain App bitartez ere! Menuan aukeratu “Erosketak” > “Denda”).
- Ikastolako guraso EZ bazara, galdetegi bidez.
Zenbatekoa urtarrilaren 5ean kobratuko da ohiko kontu korrontetik.
Eskaera egiteko azken eguna azaroak 11a izango da.