ERDUko profesionalek hezkuntza ereduaren inguruko formazioa jaso dute

Gure egunerokotasuneko jardunaren oinarriak sendotzen ari gara ERDU egitasmoan ere. Izan ere, egitasmo honetako profesionalek Hezkuntza Ereduaren inguruko lehen oinarrizko formazio saioa jaso zuten pasa den astean, Amaia Anteroren eskutik. Pertsona eredua izan zuten hizpide, eta guztira 3 saio presentzial izango dituzte, eta tartean, saio bakoitzaren aurretik, lanketak egingo dituzte guneetan. 

Gaur, hilak 28, beste formazio bat izango dute, eta Oinarrizko Hezkuntza Ildoei (OHI) helduko diete. Abenduaren 12an, berriz, azken saio presentzialean, Ikaskuntzarako Esperientzia Motetan (IEM) jarriko dute begirada.