Elkartasun argazkiak egingo ditugu Nafarroako Gobernuak hezkuntza itunei buruz hartutako azken erabakia salatzeko
Nafarroako Gobernuak hezkuntza itunei buruz hartutako azken erabakiaren aurrean, Arizmendi Ikastolatik ikasgelen murrizketa hau salatu nahi dugu. Ikastolen Elkarteak adierazi bezala, “alde bakarreko erabaki arbitrario eta politikoa” da, plangintza orokorra aintzat hartu gabe eta familiek aukeratutako hezkuntza-eredua kolpatuz hartu dena.
Erabaki honek Nafarroako ikastolen bideragarritasuna eta euskarazko hezkuntza proiektua arriskuan jartzen ditu. Hori dela eta, gure babes osoa adierazi nahi diegu Nafarroako familia, ikasle eta langile guztiei. Gure ereduaren aurkako eraso baten aurrean, elkartasuna da gure erantzunik onena.
Gure babesa irudikatzeko, aste honetan elkartasun argazkiak aterako ditugu Ikastolako gune guztietan. Hona hemen hitzorduak:
Asteartea, apirilak 28:
- Almen: 16:40ean.
Asteazkena, apirilak 29:
- Arimazubi eta Uribarri: 08:45ean.
- Jose Arana: 16:30ean.
- Ferixaleku eta Zaldibar: 11:00etan (Ferixalekun).
Osteguna, apirilak 30:
- Gazteluondo + OLR: 08:45ean.
- UMZ: 16:15ean.
- Basabeazpi: 16:30ean.
- Gaztelupe: 10:30ean.
(Santa Teresa konfirmatzear).
Arizmendiko komunitate osoari dei egiten diogu zuen gunean dagokion orduan argazkian parte hartzera.
Gure elkartasuna delako haien indarra, erakuts dezagun Ikastola bat garela, lurralde mugarik gabe, eta hezkuntza euskaldun eta herritarra defendatzen jarraituko dugula.
Atzerapausorik ez! Euskal Herriko Ikastolak aurrera!
Ikastolak.eus-en argitaratutako albistea, hemen.