Egoera zaurgarrian dauden ikasleentzat mentore bila dabil Gu Haziak Gara elkartea

URRETXINDORRA duela 9 urte SOS Arrazakeria Gipuzkoak Donostialdean martxan jarri zuen proiektu bat da, egoera zaurgarrian dauden 10-14 urte bitarteko ikasleak gizarteratzea helburu duena. Debagoienean Gu Haziak Gara elkarteak gure bailaran zabaldu nahi du. Izan ere, 2022-23 ikasturte bukaeran mentoretza sozialeko programa pilotu bat martxan jarri zuten, eta honen arrakasta ikusita, datorren ikasturte osoan aurrera eramatea da helburua.

Horretarako, 10-14 adin tarteko egoera zaurgarrian dauden ikaslek 18-30 urte bitarteko mentoreekin elkartuko dituzte. Erreminta honek (frogatutako emaitzekin) inguruko gizarte kohesioan, berdintasuneko inklusioan eta ongizate psikosozialean kolaboratzen du.

Gu haziak gara elkartea egitasmoa aurrera eramateko mentore bila ari da. 18 eta 30 urte bitartean badituzu, eta programan mentore bezala lan egiteko prestutasuna badaukazu, jarri ikastolako zure guneko arduradunarekin harremanetan.

Web gunean aurkituko dituzu proiektuaren inguruko xehetasun guztiak.