Arizmendi Kirol Elkartearen Gabonetako loteria salgai dago jada!
Badatoz Gabonak, eta urtero legez, Arizmendi Kirol Elkartearen Gabonetako loteria salgai dago gure Ikastolan.
Aurtengo zenbakia 08.991 da, eta partizipazioak 3 €-tan eskuratu ahal izango dira: horietatik 2,40 € jokatzen dira, eta gainerako 0,60 €-ak gure Kirol Elkartea laguntzeko eta babesteko bideratuko dira.
Ikastolako gune guztietan izango dituzue txartelak eskuragai.
Animatu, eskuratu zurea eta babestu Arizmendi Kirol Elkartea!