XIV. MONDRAGON Foroan izan gara

Kooperatibetako 450 ordezkari inguru batu ziren Barakaldoko BECen ospatutako XIV. MONDRAGON Foroan, eta bertan izan zen Arizmendi Ikastolako ordezkaritza ere. Zehazki, Zuzendaritzaren izenean Illart Azkarate eta Amaia Arrieta bertaratu ziren, eta Kontseilu Errektorearen izenean, berriz, Amets Ugalde eta Nagore Ipiña.

Korporazioaren etorkizuneko erronkei eta aukera estrategikoei buruz hausnartzeko topagunean, datozen urteetako lehentasunak landu zituzten lau ardatz nagusiren inguruan: konpromisoa eta nortasun kooperatiboa (lidergo berrien garapena eta belaunaldi-erreleboa), etorkizuna duten negozioak (aliantza berriak eta AurreraGo proiektua, Adimen Artifizialaren erabilera bizkortzeko), irekitasuna eta eragin soziala (E[ra]GIN atari berriaren aurkezpenarekin, proiektu kolektiboaren kontakizun partekatua eraikitzeko) eta interkooperazioa (lankidetzaren bidez gaitasunak eta ezagutza gurutzatzeko).

Foroaren inguruko kronika osoa eta xehetasun guztiak TU Lankide aldizkarian irakur ditzakezue, hemen.