ARIZ4BERDE: Ikasgelan trantsizio ekologikoa lantzeko proiektua

Ikasleekin trantsizio ekologiko justua lantze aldera, ARIZ4BERDE proiektua martxan jarri berri du Arizmendi Ikastolak. Proiektu hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta dago “Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzea” izeneko dirulaguntzagatik,  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak bultzatuta.

Proiektuaren helburua  DBH 3. eta 4. mailatan erabilgarri izateko TRESNA PEDAGOGIKOEN SORRERA da. Tartean, klima aldaketaren hausnarketa eta sentsibilizaziora bideratuko ditugu ikasleak PROIektuetan oinarritutako metodologiaren bitartez.