Arimazubiko baratza martxan da!

Arimazubi  LH 2ko ikasleek, Naturan hezten proiektuaren baitan, Arimazubiko baratza martxan jarri dute. Izan ere sasoiko produktuak landatu dituzte merkatuko ekoizleek lagunduta. Bestalde, baratza ekologikoa eta bizitzaz betea izan dadin, txorimaloa, intsektuen etxea, txorientzako habiak eta janlekuak eraiki dituzte. Primeran pasatu dute naturarekin kontaktuan! 

Orain ortua zaintzen jarraitu, eta ia zer nolako fruituak jasotzen dituzten bertatik! Irudiak.