Arimazubiko 2.mailako ikasleek Boga Boga marinela proiektua landu dute

Arimazubiko 2. mailako ikasleak azken hilabeteetan Boga Boga mariñela proiektua lantzen aritu gara, euskal balea, piratak, nabigatzaileak eta uretako animaliak ezagutuz. Maiatzean kostaldera irteera egin genuen, Orioko hondartza, Pasaiko Albaola itsas faktoria eta Hondarribiko Amuitz irla bisitatuz. Proiektua borobiltzeko gai honetan aditua den Iraitz Agirre gunean izan dugu euskal baleen eta euskaldunok  Ternuan (Terranovan) izandako loturaren inguruko kontu eta bitxikeriak kontatzen. Primeran pasatu dugu! Mila esker Iraitz zure bisitarengatik!

IMG-20240610-WA0003