Almeneko LH 4koak EUS:JALGI proiektuan murgilduta

Almeneko LH 4kook amaiera polita eman diogu EUS.JALGI izeneko PROIari. Helburutzat euskararen aberastasunaz jabetzea eta euskalkiak eta herriko ondarea balioan jartzea izan duen proiektua izan da, eta ikasleek gogoz egin dute lan. Aitona-amonengandik jasotako testigantzaz gain, baliabide desberdinetara jo dute euskalkien inguruko ezagutza jasotzeko eta ikasitako guztia era ludiko batean zabaldu nahi izan dute. Hori dela eta, gela bakoitzak denbora pasen liburuxka bat sortu du euskalkian eta gure herrietako hainbat espazio publikotan utzi dituzte herritarrek hauekin goza dezaten. Deskuidoan osasun zentrutik, liburutegitik, zaharren egoitzatik,… pasatzen bazarete, jakin bertan aurkituko dituzuela guk herriari egindako ekarpen xume horiek. Ondo pasau! DANON ARTIAN INDARTU DEIGUN GEURE HERRIKO EUSKALKIXA! Irudiak