Almen 60: Urteurrena ospatzeko materiala salgai
Almenen 60. urteurreneko materiala eskuragarri dago jada aurresalmentan.
Biserak eta bizkarrerako poltsak diseinatu ditugu.
Hona hemen xehetasunak:
- Nola egingo dugu eskaera? Formulario hau beteta.
- Noiz da eskaera egiteko azken eguna? Martxoak 16.
- Nola egingo dugu ordainketa? Eskudirutan egingo dugu.
- Produktuak nola jasoko ditugu? Aldez aurretik jasotze-puntuak zehaztuko ditugu eta bertan egingo dugu banaketa. (Aurrerago jasoko duzue honen berri.)
Formularioan produktu guztiak eta beraien ezaugarriak ikus ditzakezue. Animatu eta eskuratu Almen60 ekimena gogoraziko dizun oroigarria!
#60urteeuskararenalde #Arizmendi #Almen #Ikastola