“Airean” PROIari amaiera eman diote LH 5eko ikasleek

Aurreko astean eman zioten amaiera LH 5eko ikasleek “Airean” PROIari. Irratigintza ardatz hartuta, ikasleak bete-betean murgildu dira mundu zirraragarri honetan. Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko guztia ikasi dute ikasleek ondoren gune bakoitzak bere irratsaioa sortzeko eta zuzenean emititzeko. Azken produktu gisa, irratsaio propioa sortu dute.

Ikasleak oso gustura aritu dira saioak prestatzen, eta irratigintzaren inguruko ezagutza zabala bereganatu dute bidean.

Hemen Arimazubiko zuzeneko irratsaioa entzungai. Eta jarraian argazkiak:

IMG_1274

Almeneko ikasleen irratsaioaren irudiak, hemen:

WhatsApp Image 2026-02-20 at 13.55.29 (3)