Zumitzezko dragoi bat eraiki dute Arimazubi eta Gazteluondoko ikasleek, Plazabizi proiektuaren baitan.

Inguruko espazio naturalak berreskuratzeko helburuarekin, zumitzezko dragoi ikusgarri bat eraiki dute Arimazubi eta Gazteluondo guneetako lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleek, Herri Eskolako ikasleekin batera. Ekimen hau Plazabizi proiektuaren barruan kokatzen da, gune berde komunitarioak biziberritzeko asmoz.

Egitura natural hau sortzeko prozesua Garaioneko kideen gidaritzapean egin dute. Haien laguntzarekin, zumea lantzeko teknikak ikasi eta auzolanean dragoi bat eraiki dute Santa Barbarako magalean. Ekimen honek naturarekiko errespetua eta sormena sustatzeaz gain, ikasleak euren ingurune hurbilaren eraldaketan protagonista bihurtu ditu.

Jarraian, irudiak:

  • Gazteluondo:
WhatsApp Image 2026-11-20 at 14.10.16
  • Arimazubi:
WhatsApp Image 2026-11-25 at 19.47.21 (2)