Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu dugu
Azaroak 20a Haurren Eguna nazioartean ospatzeko izendatutako eguna izanda, aurten gure herrietako gurasoek bultzatuta, egitarau interesgarria antolatu dute egunari eta batez ere gaiari dagokion garrantzia emateko.
Horrek ekarri du gurean ikasleekin gaiaren lanketa egiteko aukera izan dugula, irudietan ikusiko duzuen bezala. Horretaz aparte, astebetez arropa bilketa egiteko kutxak izan ditugu gure guneetan. Bai Basabeazpin eta bai Almenen.
Astea bukatzeko, ostiral arratsaldean ikasle eta gurasoek elkar hartuta, herriko kaleetan jolas, musika eta dantzarekin ospatu zuten eguna, txokolate beroa hartuz arratsaldea bukatzeko.
Mila esker, gure ikastolako gurasoei horrelako ekimenak antolaten parte hartzeagatik.
Hemen gure guneetako argazkiak:
