Aretxabaletako 2 urteko haurrak espazio berrian arituko dira ostiraletik aurrera
Aretxabaletako Arizmendi Ikastolako 2 urteko haurrak espazio berrian arituko dira ostiraletik aurrera, Basabeazpiko lantaldeko irakasleekin batera. Espazio berria orain arte Pausoka kooperatibak erabili duen eraikinean dago kokatuta.
Espazioaren irekiera ostegun honetan irudikatuko dugu Ikastolako komunitatearekin batera, arratsaldeko 17:00etan. Mezu honen bitartez, ostegunean espazioa ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
Lehen hartu-emana familien eta haurrekin
Bi urteko taldeko familiek eta haurrek Basabeazpiko espazio berria ezagutu dute dagoeneko. Egokitzapen-prozesuaren barruan oso garrantzitsua den urrats honetan, txikiek beren eguneroko errutina aurrera eramango duten espazioarekin lehen konexioa izateko aukera paregabea izan zuten, betiere familien eta profesionalen babes eta gertutasunarekin.
Bisitan zehar, haurrek beren jakin-mina askatu eta espazio berria lasaitasunez esploratu ahal izan zuten: bakoitzak bere kakoa non dagoen ikusi, bilgunean esertzeko tokia zein izango den ezagutu, eta espazioan prest zeuden jostailu, material eta jolasak manipulatu eta horiekin jolasteko tartea hartu zuten.
Esperientzia positiboa, aberasgarria eta goxoa izan zen guztiontzat, etapa berri honi ilusioz eta lasaitasunez ekiteko oinarri ezin hobea izanik.
Elkarrekin eraikitakoa elkarrekin josiko dugu; ilusioz, konfiantzaz eta herriarentzat!
