Badator BAZARALDIA!

Aurten ere, ERDU, GURA eta BATU 1 eta 2ko familiei zuzendutako BAZARALDIA egingo dugu Ikastolan, Kahoot aplikazioaren bitartez jokatuko den “Egunean Behin” jokoaren tankerakoa izango dena. Bazarako eduki ezberdinen inguruko galderak izango dira, familian ederto pasatzeko ekimena!

Aurtengo txapelketa 10 egunekoa izango da: azaroaren 23tik abenduaren 2ra bitartean jokatuko da. Egunero 10 galdera erantzun beharko dira. Ea nork ateratzen duen puntu gehien 10 egunak pasatu ondoren! Euskararen Egunean, abenduaren 3an, jakinaraziko da zein den familia irabazlea. Sari ederra egongo da!

Parte hartzeko jarraibideak:

  • Bi modu daude jokoan sartzeko: kahoot.it web-orritik sartuz edo Kahoot app-a mugikorrera jaitsiz.
  • Eguneko kodea: Egun horretako jokoan sartzeko kode bat jasoko duzue egunean bertan Alexia bitartez; zenbakia gehitu eta egunean erantzun beharreko 10 galderak bete.
  • Identifikazioa: Familia bakoitzak behin jolastuko du eguneko. Horretarako, familiako ikasle kide baten izena eta abizena aukeratu eta hori idatziko da egunero. Izena aldatuz gero, puntuak ez dira gehituko; beraz, izen bera jarri egunero. Izena bakarrik ez jarri, mesedez, abizena ere jartzea garrantzitsua da. Era berean, jakin ezizenak ez direla onartuko, ezin izango dugulako erabiltzailea nor den identifikatu.

Parte hartu, gozatu eta ea nork irabazten duen!