Familientzako bilera pedagogikoak antolatu ditugu aurten ere.
Azken asteotan bilera pedagogikoak egin ditugu gure Ikastolako GURA eta BATU egistasmoetan, eta aste honetan ERDU egistamoaren txanda izango da. Bilera hauen helburua familiek gure jardunaren egunerokotasuna hobeto ulertzea da, beraien semea-alaben ikasketa prozesuan nola lagundu hobeto ulertzeko. Saio hauetan, ikasleekin aurrera eramaten ditugun metodologiak ezagutzeko aukera izan dute familiek, egunerokotasunean inplementatzen ditugun IEM (Ikaskuntza Esperientza Motak) ezberdinetan murgilduz. Hortaz gain, garapen ebolutiboa eta adinaren ezaugarriekin lotutako aldaketak ere landu ditugu. Aurten, gainera, Ikastolako etxerako lanen markoa ere aurkeztu diegu familei, egitasmo bakoitzean dagokion azalpenak eta gomendioak emanez.
Bilerok harrera ona izan dute aurten ere, eta gerturatutako familiek ongi baloratu dituzte. Egiten duguna nola eta zergatik egiten dugun familiekin partekatzea garrantzitsua iruditzen zaigu, familiak eta Ikastola norabide berdinean lerrokatuta egon gaitezen. Denontzat aberasgarriak izan direnaren konfiantza dugu.
Mila esker bileretara bertaratu zareten guztioi!
Denon artean egiten dugu Ikastola!
Arimazubiko irudiak:
Gazteluondoko irudiak:

