Elikagai Bankuaren bilketan egon gara
Asteburu honetan egin da azaroko janari bilketa haundia. (Maiatzean beste bilketa bat egiten baita.) Urtero bezala, ikastolako kideok parte hartu dugu antolatutako txandatan.
Horrela bildu ahal izan dira 20 kutxa haundi, adibidez, Aretxabaletako supermerkatuan.

Asteburuan ezin izan baduzue elikagai bilketan zuen ekarpena egin, gogoratu astean zehar ere aukera izango duzuela ikastolako gune guztietan eukiko baititugu Elikagaien Bankuko kutxak janaria hartzeko prest.