Argitxoren postontziaren ekimenaren harira Basabeazpiko familiek txangoa egin dute
Udazkeneko eguzki izpiak eta basoko urrezko koloreak lagun, Basabeazpiko familiak berriro batu gara Argitxoren postontzirako txangoa egiteko. Eguraldi gozoak giro ezin hobea sortu zuen.
Postontzira iristean, haur bakoitzak bere gutuna edo mezua utzi ahal izan genion gure lagun Argitxori, euskaraz bizitzen jarraitzeko ilusioa eta gogoa berretsiz. Bizipen aberasgarria eta benetan ederra izan da guztiontzat!
Basabeazpiko komunitateak badugu hurrengo hitzordurako data adostuta: abenduaren 24an, goizean, kantu jiran aterako gara herritik zehar eta kaleak melodiaz eta alaitasunez beteko ditugu beste urte batez.
Eskerrik asko parte hartu zenuten familia guztiei. Laster arte eta jarraitu euskaraz gozatzen!