ZUBIAK disziplinarteko proiektua batxin

Aurten ere hasi gara disziplinarteko proiektuekin batxilergoan. ZUBIAK izenekoa izaten da urrian garatzen dena. Batxilergoko asignatura komunetan kokatzen da proiektu hau, eta bertan aztertzen dituzte gure gizartean ematen diren askotariko eskubide urraketak. PROIaren abiapuntuko galdera honakoa da: “Zer egin dezakegu kulturaren ondorioz gure inguru anitzean urratzen diren eskubideak bistaratzeko eta horien aurrean eragiteko?” Gaia ikuspegi sozial, filosofiko, historiko, eta etikoaren ikuspegitik aztertzea izaten da hainbat egunetako lana.

Horren ostean, proiektuaren azken emaitza gisa ekintza zehatz batzuk jartzen dituzte martxan ikasleek. Gaztelupen eta Almenen sentsibilizazio saioak prestatu dituzte DBHko eta LHko geletan eskubide urraketa ezberdinak lantzeko.


Hemen irudiak:

WhatsApp Image 2026-10-27 at 11.04.56 (2)