Arizmendi Kirol Elkarteko denboraldi berria!

Aurten ere, Arizmendi Kirol Elkarteak denboraldi berriari hasiera eman dio ilusio eta gogoz beterik. Ikastolakoa den kirol proiektu hau, gure herrietara zabalik dago (Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza) eta urtero moduan ikastolakoak ez diren gazte pila bat batzen dira.

Elkarteko 4 diziplinetako jokalariak entrenamenduekin hasi ziren urriaren hasieran eta jada martxa hartuta gaude. Igeriketa kenduta beste kiroletan lehiaketekin hasi gara eta talde giro bikainarekin gainera. Eskupilotaren kasuan aurten zenbait ikasle izango ditugu alebin eta infantiletan lehiatzen.

Ikasturte honetan, 350 kirolari baino gehiago ditugu 4 modalitatetan banatuta eta 400 pertsona inguruk osatzen dugu Arizmendi Kirol Elkartea. Oso harro egoteko kopuruak dira! Gogoratu gure futbol taldeek Ibarra futbol zelaian (Aretxabaletan) eta baita Azkoagainen (Oñatin) jokatzen dutela. Boleibol taldeek normalean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian eta pilotariek Eskoriatzako Manuel Muñoz frontoian jokatzen dituztela partidak. Beraz, guztioi gonbidatzen zaituztegu asteburuetan gure partidetara hurbildu eta gure taldeak animatzera!