MONDRAGON Ezagutza Dibisioko kooperatibak Otaloran elkartu gara etorkizuneko elkarlan estrategikoa sendotzeko

Ezagutza Dibisioko partaideen arteko goiz osoko topaketa egin zen Otaloran urriaren 16an, ezagutza dibisioa osatzen dugun kooperatibek antolatua: Lea Artibai Ikastetxea, HUHEZI, Ikerlan eta Arizmendi Ikastola. Saioaren helburu nagusia, Mondragoneko kooperatibek gizartea eraldatzeko dugun xedearekin bat etorriz, gaur egungo egoera hobeto ezagutzea, ditugun indarguneak identifikatzea eta etorkizunean elkarrekin garatu ditzakegun aukerak aztertzea izan zen.

Lau izan ziren landutako alorrak: euskara, berdintasuna, aniztasuna eta inpaktu soziala. Gaietako bakoitzean, aldez aurretik lantalde operatiboak egindako diagnosiaren berri eman eta praktika onen adibideak aurkeztu ziren. Arizmendi Ikastolako kideek, Leire San Vicentek eta Mireia Muruamendiarazek, aniztasunaren gaiaren gaineko azalpena eman zuten.

Saioaren bigarren zatian, parte-hartzaileek dinamika bat gauzatu zuten, aurrez aipaturiko gaietan kooperatiba bakoitzaren egoera zein zen mahaigaineratu eta elkarrekin aurrera eraman daitezkeen proiektu eta ekintzak identifikatzeko asmoz.

Ezagutza dibisioko kooperatibak Otaloran