Udazken giroan ospatu dugu Gaztainerre Eguna Uribarrin eta Santa Teresan
Aurten ere gaztain erre eguna ospatu dugu Uribarri eta Santa Teresa guneetan.
Uribarrin aitona-amonekin kukurutxoak prestatu, gaztainak erre, ondoren haurrek prestatutako kanta eta dantzak ikusi eta elkarrekin gaztaina erreak dastatzeko aukera izan dugu. Santa Teresan aldiz, Joxe Juanen laguntzarekin gaztainak erre eta gustura dastatu genituen.
Eskerrik asko Uribarri eta Santa Teresako komunitateari, aitona-amona guztiei eta Joxe Juaneri gurekin ekintza berezi hau partekatzeagatik!
Uribarriko argazkiak
Santa Teresako argazkiak

