Arimazubiko 5.mailako ikasleek auzolana egin dute, “Auzotik Munduari” PROIari amaiera emateko
Arimazubiko 5.mailako ikasleek “Auzotik munduari” PROIa landu dute. Ondorengo galdera gidariari erantzun behar izan diote: “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean?”. Proiektuan zehar, kutsadura mota desberdinak ikertzeaz gain, herriaren egoera zein den aztertu dute. Inguruneari egiten dizkiogun kalteak arintzeko helburuarekin, auzolana antolatu dute Arrasateko txoko desberdinetan.
Antolaketari dagokionez, bost talderen artean banatu dituzte ardurak. Alde batetik, bi talde herriko berdeguneetan zaborra biltzen egon dira, Monterron eta Santa Barbaran. Bertan aurkitutako zaborra jaso eta sailkatu dute.
Bestalde, Arimazubi parean dagoen gune naturalaren egoera zein den ikusita, herritarrengan kontzientzia piztu nahi izan dute. Horretarako, parkean zehar kartel desberdinak jarri dituzte, txakurren jabeek kakak jaso ditzaten.
Hirugarren talde bat, mokadutxoa prestatzen aritu da, lanaren ondoren indarrak berreskuratzeko. Azkenik, komunikazio taldea ere buru-belarri aritu da arratsalde guztian zehar, argazkiak ateratzen eta bideoak grabatzen. Guzti horiekin, bideoa sortu dute.
Komunitateari beraien ekarpena egiateaz gain, elkarrekin arratsalde zoragarria pasatu dute.