Rafa Carriet segurtasun adituaren bisita jaso dute Osasun Larrialdiak zikloko ikasleek
Pasa den urriaren 9an, Rafa Carriet segurtasunean adituaren bisita izan genuen Ferixalekuan. Carrietek autobabesari zein ingurune ez-seguruetan jarduteko moduari buruzko tailer praktikoa eskaini zien Osasun Larrialdietako 2. mailako ikasleei.
Saioan zehar, ikasleek bertatik bertara ezagutu eta landu zituzten prebentziorako zein esku-hartzerako funtsezkoak diren hainbat teknika eta eduki teorio-praktiko. Horri esker, etorkizuneko erronka profesionalei aurre egiteko tresna baliotsuak eskuratzeko aukera izan zuten, betiere egoera konplexuetan segurtasuna bermatzeko helburuarekin.
Mila esker Rafari gurekin izandako harreragatik eta helarazitako irakaspen baliotsuengatik!