2627 Huheziko ikasleen bisita Almenen
Huheziko fakultatean irakasle ikasketei ekin dioten gazte talde haundi bat hurbildu da aste honetan gure gunera. Bertan harrera egin diete Nagore Iraola zuzendariak, eta GURA eta BATU egitasmoetako zuzendari eta arduradun pedagogikoen bitartez gure ikastolako eredu pedagogikoa ezagutu ahal izan dute. Azken urteetako eraldaketaren berri izan zuten eta ohiko asignaturen ordez gure ordutegietan agertzen diren IEMen izaera eta antolakuntza ere azaldu zizkieten.
Etorkizuneko irakasleen formakutzan gure alea jartzea oso inportantea iruditzen zaigunez, gustura hartzen dugu parte halako ekintzetan.
Hemen irudiak:
