Magala espazioak ikasturte berriari hasiera emango dio urriko saioarekin eta Telegram kanal berriarekin
Uribarri guneko Magalak berriz ere ateak zabaldu ditu ikasturte berrian! Ikasturteko lehen hitzaldia eta komunitatea saretzeko sortutako Telegram kanal berriarekin estreinatu da espazioa.
Ikasturteko lehen hitzaldia datorren urriaren 29an izango da, Haur Hezkuntzako etapan hainbesterako zalantza eta kezka eragiten dituen gaia izango dugu mahai gainean:
- Hizlaria: Amaia Arrieta
- Gaia: Eraso Jokabidea haur hezkuntzan
- Eguna: Urriak 29
- Ordua: 17:30ean
- Oharra: Saioan itzulpen zerbitzua egongo da bertaratzen diren guztientzat.
Batu zaitez Magalako Telegram kanalera!
Bestalde, Magala komunitate digitala sendotu eta informazioa modu azkar zein errazean helarazteko, Telegram kanal berria estreinatu dugu. Kanal honen bidez, bertan antolatuko diren saio guztien berri emango dugu eta hitzaldietan izena emateko aukera zuzena bideratuko da. Horrez gain, espazio honetan erregistratzeko bidea eskainiko da eta, Magalako ekimenez haratago, Debagoienean hezkuntzarekin lotuta antolatzen diren jardunaldi nagusien berri ere emango dugu.
Kanal berrian sartzeko, bide hauetako bat aukeratu dezakezu:
- Esteka honetan klik eginez: https://t.me/magalaespaziopedagogikoa
- QR kodearen bidez: Eskaneatu azpiko QR kodea zure mugikorraren kamararekin.

Etorri Magalara! Zuen zain gaude!